Ahorik aho

Ahorik aho https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ahorik-aho/@@download/image/20113152181188098_114309185313574_2850024_n.jpg
2012/12/13
berria
Ahorik aho
Ahoz Aho 2011 jaialdia egingo dute Tolosan eta Ordizin, hilaren 19tik 27ra bitartean. Tolosa eta Ordiziko udalek antolatu dute, Asvinenea Arte Eszenikoen Laborategiaren laguntzarekin. Komunikatzeko tresna gisa ahotsa erabiltzen duten artisten elkargunea izan nahi du ekimenak.

Emanaldiak hainbat tokitan izango dira: Tolosako Bonberenean, Amarozen, Otsabin eta EPAn, Ordiziko Urdaneta eta Jakintza ikastoletan eta Adunako Asvinenean. Euskal Herrikoez gain, besteak beste, Herrialde Katalanetako, Argentinako eta Kongoko ipuin zenbait ipuin kontalarik, kantautorek eta narratzailek hartuko dute parte.
Nazioarteko jaialdia da. Hots, artistak handik eta hemendik etortzen dira Euskal Herrira beren lana erakuskera eta bertako artistek kanpora joan ahal izateko bidea urratzen dute.