Aho gozoa

Aho gozoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aho-gozoa/@@download/image/18p18-1.jpg
2002/04/05
erreportajea
Aho bidezko sexua jolas gozagarria da. Azken urteetan tabu asko hautsi dira sexu kontuetan, eta gero eta gazte gehiagok jotzen dute mota honetako jolasetara.  

Ameryc Picaud erromes frantziarrak bereak eta bi esan zituen euskaldunen kontra, XIII. mendean gure herria zeharkatu zuenean. Besteak beste, euskaldunek andrearen alua musukatzen zutela zioen… eta baita mandoarena ere! Horrexegatik, "edozein pertsona ikasik gogor egin behar die nafarrei", zioen Picaudek. Auskalo Picaudek idatzitakoa egia ote den, baina hala izanez gero, argi dago garai hartako euskaldunek erromes frantziarrak baino askoz hobeto pasatzen zutela. 

Azken urteotan aho bidezko sexua gero eta gehiago egiten ari da. Luis Elberdin sexologo oreretarraren esanetan, sexu kontuetan zaila da neurketak egitea, baina hala ere, "gure aiton-amonen edo gurasoen belaunaldiekin alderatuta, gaur egun aho bidezko sexua askoz gehiago egiten da".

Hazkunde hau koitoaren mitoaren gainbeherarekin lotuta dagoela dio Elberdinek: "koitoan emakume askok ez dute gozatzen. Beraz, beste laztan edo jolas batzuk eskatzen hasi dira". Behatzez edo ahoz neskaren klitoria laztantzea gozamenerako bide egokitzat jo du sexologoak. 

Ildo honetatik, garai batean aho bidezko jolas bakarra egin ohi zen: neskak mutilaren zakila zurrupatzen zuen. Azken urteotan, aldiz, mutilak ere hasi dira ahoa eta mingaina erabiltzen. "Normalean txandaka egiten da, mutilak neskari lehendabizi eta neskak mutilari, ondoren. Hala egitea komeni da, gainera, mutilak, hazia isuri eta gero, pott eginda geratzen dira eta", azaldu du Elberdinek. 

Eta betiko galdera: hazia irentsi behar al da? Hazia irenstearen arrisku bakarra hiesa da, "ez bada betiko mutilarekin egiten", dio Luis Elberdinek. Hiesa alde batera, ez dago inongo arriskurik. Are gehiago, hazia proteinek osatuta dago. Dena den, batzuei ez zaie gustatzen, eta honelakoetan, ez egiteaz gain, badaude beste zenbait aukera: "zakila miazkatu ondoren, mutila prest dagoenean, eskuz laztandu daiteke hazia isur dezan, adibidez. Koitoa ere egin daiteke, noski. Beste aukera bat da hazia jaso ondoren, ahoa garbitzea". 

Kontuak kontu, aho bidezko sexua oso gozagarria izan daitekeela dio Elberdinek: "mingaina beroa eta hezea da, eta beraz, sexurako ezaugarri on asko ditu".

Gero eta zurruputzaile gehiago


Hona hemen Espainian eta Hego Euskal Herrian aho bidezko sexuari buruz egindako inkestaren datuak. Inkesta harreman heterosexualen ikuspegitik egina dago, baina argi dago homosexualek ere mota honetako jolasak egiten dituztela.

Zakila ahoz kitzikatu al duzu inoiz? (Emakumeentzat)

 Oro har 14-29 urte 
30-49 urte 
49tik gora
 Bai46,9
56,4
53,4
9,2
 Ez31,5
27,5
27,2
51,0
 Ez daki/Ez du erantzun
 21,616,1
19,4
39,8

Klitoria ahoz kitzikatu al duzu inoiz?

  Oro har
14-29 urte
30-49 urte 
 49tik gora
Bai 63,0
65,9
69,8
49,0
Ez21,926,5
17,6 21,6
Ez daki/Ez du erantzun
15,1
7,6
12,6
29,4


69a Asiatik Europara



69 ospetsua aho bidezko sexuaren beste jolas bat da, “mitiko” samarra. Elkarri sexua zurrupatzea, horixe baita, hain zuzen, 69a, ezkutuan egon da mende luzez Europan, eta izena bera nahikoa berria da: Frantziatik hasita, XX. mendearen bigarren erdialdean zabaldu zen gure artean. Asia aldean, ordea, aspaldi zuen izena. Izan ere, Indiako “Kama Sutra” liburuan “kalila” (“belearen jarrera”) esaten zitzaion. Ez hori bakarrik: Indiako Khajuraboko Laksmana tenploan, K.a X. mendean egindako zenbait iruditan gizon-emakumeak “kalila” egiten ageri dira.

Bien bitartean, Europan, 69a “debekatuta” egon da: ziur asko, egin egiten zen, baina hala ere, inork ez zuen ezer esaten. Harik eta 1960ko hamarkadako “sexu iraultza”-k eztanda egin zuen arte. Orduan egin zen ezagun sexu jolas hau gure artean eta orduan hartu zuen izena.

Elberdinen ustez, dena den, 69a baino askoz hobea da aho bidezko jolasak txandaka egitea, “69an, bikotekideetako bat gozatzen ari denean, erraz asko ahaztu daiteke lagunaren gozamenaz”. 

Ospetsuek ere gustukoa dute



Aho bidezko sexuak lurrikarak eragin ditzake, gorputzean, jakina, baina baita… politikan ere! Galde diezaiotela, bestela, Bill Clinton AEBetako presidente ohi bekariazaleari. Ziur asko, Levinskyk Clintoni egindakoa munduko “fellatio”-rik ezagunena da. Hugh Grant ere prostituta batekin harrapatu zuten auto barruan, neskak aktore britainiarraren “gozokia” ahoan zuela. VIP Oso Pertsona Inportanteen, taldean sartzeko, ezinbesteko bihurtu da zurrupatze kontuak atsegin izatea!