Ahed Tamimi, askatasunera bidean

Zortzi hilabete eman ditu kartzelan Ahed Tamimik; soilik 17 urte ditu, baina honezkero Palestinako askatasun aldarrikapenaren ikur bihurtu da. Soldadu israeldar bati zaplazteko bat emateagatik zigortu zuten Tamimi, baina horrek ez du aktibista gaztearen kemena uxatu.
Hainbatetan egin die aurre Israelgo soldaduei ekintzaile palestinarrak, eta duela gutxi bi soldaduen aurka ostikoka eta bultzaka grabatu zuten, Zisjordaniatik alde egin zezaten oihukatuz. Bideoak mundu osoan buelta eman zuen, eta hala bihurtu zen erresistentziaren ikur.
12 kargu inputatu zizkion Israelgo tribunalak, besteak beste, indarkeria eta segurtasun indarrei lana oztopatzea.