Ahaztu behar ditugun kirolari buruzko zortzi mito
Fitness-aren mundua goraldi bat bizitzen ari da. Sare sozialetan bizitza estilo fit-aren onurak aldarrikatzen dituzten influencerrak pandemia bat dira kasik.
Hain justu influencer hauetako asko inspirazio izan badaitezke ere, beste batzuk oso zabalduak dauden mitoak errepikatzen dituzte. Horietako batzuk zerrendatu ditugu.
1. Luzatze-ariketak hasi aurretik
Eskolan, ariketa fisikoko irakasleak, klasea hasi aurretik luzatze-ariketak egiteko esaten zigun. Gaizki. Berriki burututako ikerketek diotenaren arabera, giharra 90 segundo baino gehiagoz luzatuz gero, entrenatu nahi diren muskulu taldeak ahuldu egiten dira denbora batez. Beroketa dinamikoa gomendatzen da luzaketen ordez. Luzaketak hobeak dira ariketa bukatu ondorenerako.
2. Pisu gehiago = gihar gehiago
TikTok-eko body building-aren munduan asko dira diotenak giharrak sortzeko modu bakarra pisu asko altxatzea dela. Errepikapen gutxi eta pisu asko. Bada pisu arinak errepikapen askorekin altxatzea pisu asko altxatzea bezain eraginkorra da.
3. Korrika egiteak belaunak hondatzen ditu
Korrika egitera ateratzen zarenetakoa bazara ziur entzun duzula hau. Bada, jakin ez mugitzeak hondatuko dizkizula belauneko eta gorputzeko artikulazioak, ez korrika egiteak. Egia da neurriz gain korri egitea, edo teknika txarrarekin, lesioak sortu ditzakeela. Hala ere, ezer ez egitea okerragoa da.
4. Adineko pertsonek nahikoa dute ibiltzearekin
Ibiltzeak onurak baditu ere, ez da nahikoa, adinean aurrera goazen heinean, sasoi onean mantentzeko. Gihar masa progresiboki murrizten da eta horregatik indar entrenamenduak berebizikoak dira gaixotasunak prebenitu eta adinekoek euren independentzia mantentzeko.
5. Aldaketak ahulentzat dira
Ariketak aldatzea eraginkorra da, ez du esan nahi ahula edo hasi berria zarenik. Norbere mugak ezagutzea kirola egitearen parte da.
6. Egunero 10.000 pauso ibiltzea funtsezkoa da
Aspertu arte errepikatu bada ere, ez dago ebidentziarik 10.000 pauso ibiltzea beharrezkoa denik. Osasunerako onurak 7.500 pausotik aurrera nabaritzen dira eta 4.000 bat emateak ere modu goiztiarrean hiltzearen arriskuak murriz ditzake. 
7. Izotz bainuek errekuperazioa hobetzen dute
Izotz bainuek lesio bat arintzen lagundu lezakete, baina etengabe izotz bainuak hartzeak giharren sendatzearen prozesua gerarazi lezake.
8. Kirol asko egiten baduzu kontrolik gabe jateko aukera duzu
Bada ez. Giharrak sortzen ari bazara ere, ez. Litekeena da kaloria gehiago jan beharra, baina kontrol bat eraman beharra dago eta jaten ari zarena kalitatezkoa izatea funtsezkoa da.
