Ahalduntze Bertso Eskolaren bigarren hiruhilabeterako izen-ematea zabaldu dute

Ahalduntze Bertso Eskolaren bigarren hiruhilabeterako izen-ematea zabaldu dute Larunbatean izango da lehen saioa eta hilean behin elkartzen dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ahalduntze-bertso-eskolaren-bigarren-hiruhilabeterako-izen-ematea-zabaldu-dute/@@download/image/IMG_9031.JPG
2024/01/08
Larunbatean izango da lehen saioa eta hilean behin elkartzen dira.
Ahalduntze Bertso Eskolaren bigarren hiruhilabeterako izen-ematea zabaldu dute

Larunbatean, urtarrilaren 13an, helduko die berriro eskolei Ahalduntze Bertso Eskolak eta ikasturtea martxan izan arren, hiruhilabeteka parte har daiteke bertan. Hori dela eta, bigarren hiruhilekoa hastear denez, izen-ematea ireki dute. 50 euro balio ditu matrikulak eta  hementxe eman daiteke izena.

Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolariei zuzenduta dago eta hilean behin elkartzen da taldea, larunbatez, 10:00etatik 14:00etara. Bi talde egiteko adina jende egonez gero, bata Amasa-Villabonan elkartzen da eta Durangon bestea.

Edoskitzean dauden haur txikiak dituztenen kasuan, zaintza beharrak aztertuko dira. Izena ematerako garaian, oharretan aipatzeko eskatu du Bertsozale Elkarteak.