Ahalduntze Bertso Eskola Feministan izena emateko epea zabaldu dute
Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzako eskola da Ahalduntze Bertso Eskola Feminista. Bederatzigarren ikasturtea izango da aurtengoa eta urrian hasiko dute ikasturtea, datorren ekainera arte iraungo duena. Saioak hilean behin izango dira, larunbat goizez, 10:00etatik 14:00etara.
Bi talde sortuko dira: bat Amasa-Villabonako Subijana etxean bilduko da, eta bestea, berriz, Durangoko Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Ikasturtean zehar bi taldeak elkartzeko egunak ere izango dira.
Ikasturte osorako edo hiru hilabeteka izen-emateko aukera egongo da. Ikasturte hasierako izen ematean aukeratu daiteke noiz parte hartu, baina urtarrilaren 8tik 10era eta apirilaren 8tik 10era ere zabalduko da izen ematea.
Irailaren 22a baino lehen eman behar da izena formulario hau beteta.
Xehetasunak hemen bildu dituzte.

