Aguxtin Alkhaten kontzertua izango da Baionan igandean
Iparraldeko musikariak 2020an kaleratu zuen azken diskoa, 'Hutsaren Hatsa' izenekoa.

Aguxtin Alkhat baxenabartarrak musika emanaldia eskainiko du igandean, hilak 6, Baionako Korailen, 17:30ean. Folk eta pop-rock musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren entzuleek.
Aguxtin Alkhat Inhala taldean aritu zen eta bakarkako ibilbideari heldu zion gero. Bi disko kaleratu zituen aurreko hamarkadan: Ihes Egin (2013, Usopop) eta Haizearen Meneko (2015, Elkar). 2020an Hutsaren hatsa lana argitaratu zuen, eta bertan soinu rockeroagoak ere landu ditu.