Agureak bueltan dira

Agureak bueltan dira Nokia 3310 mitikoa eta Blackberry berriro merkaturatzeko saiakera egitera doaz; eta zuk, izan al zenuen sakelako hauetakoren bat? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agureak-bueltan-dira/@@download/image/Nokia-Tune-1-700x500.jpg
2017/02/27
albiste-laburra
Nokia 3310 mitikoa eta Blackberry berriro merkaturatzeko saiakera egitera doaz; eta zuk, izan al zenuen sakelako hauetakoren bat?
Agureak bueltan dira

Bueltan dira sakelakoen dinosaurioak. HMD enpresa finlandiarrak iragarri du datozen egunotan Bartzelonan aurkeztuko duela Nokia 3310 telefono mitikoaren bertsio berritua, suntsiezina izateagatik famatua egin zen berbera, hain zuzen. Bestalde, Blackberry KeyOne telefonoa ere iragarri dute; azken honek Android sistema izango du.

Nola ulertu daiteke telefono txiki eta teklatudunen itzulera pantaila erraldoien garaian? Dagoeneko Nokia 6k erabateko arrakasta lortu du Txinan. Nokia 3310 telefonorik salduena izan zen 2000 urtean, eta Snake joko mitikoarekin jolastu ziren 120 milioi erabiltzaile. Ofizialki 2005ean merkatutik erretiratu zen mugikor famatua, baina bere kondaira ez da desagertu.

AGUREEK DAKARTZATEN ABANTAILAK

Nokiaren jabeak ondo dakite zertan ari diren; oso publiko zehatzaren atzetik dabiltza, smartphonen gorrotatzaileen atzetik, hain zuzen. Azken ikerkeketa sozialen arabera, Europan oraindik %20 dira smartphonetara egokitu ez diren erabiltzaileak; beraz, bada pantailetara egokitu ez den erabiltzaile multzo garrantzitsu bat.

Bestalde, mugikorrek erabat menderatutako gizarte itoan, geroz eta gehiago dira sakelakoari etengabe begira ibiltzeaz nekatzen ari direnak. Smartphonen urrezko garaian, teknologiaren esklabotasutasunetik aldendu eta mugikor soil eta funtzional baten bila hasi dira hainbat erabiltzaile. Hau da; deitzeko soilik balio duen telefono bat nahi dute.

Oraingoz, Europan eta AEBetan jarriko dute salgai. Prezioa? 70 euro. Sekulako pagotxa egungo Iphone eta Samsung gailuekin alderatuta.

BlackBerryk izango du Interntera konektatzeko aukera, eta nostalgikoentzat dakarren abantaila nagusiena teklatu fisikoa da. Nostalgikoentzat, eta pantailan idazten zailtasunak dituztenetzat, noski.