Agur WhatsApp, kaixo RCS

Agur WhatsApp, kaixo RCS Aplikazioari lehia egitera dator sistema hau; ez da deskargatu beharreko app bat, talde elkarrizketak hobetuko ditu eta kalitate handiko zuzeneko bideoak eskainiko ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agur-whatsapp-kaixo-rcs/@@download/image/151082446-56a9fb503df78cf772abe4dd.jpg
2018/01/16
albiste-laburra
Aplikazioari lehia egitera dator sistema hau; ez da deskargatu beharreko app bat, talde elkarrizketak hobetuko ditu eta kalitate handiko zuzeneko bideoak eskainiko ditu.
Agur WhatsApp, kaixo RCS

Rich Communications Services (aberastutako komunikazio zerbitzuak) izena du, eta mezu aplikazioen erresumarekin amaitzera dator. WhatsApp edo Telegram ez bezala, RCS ez da app bat, garai bateko SMS sistemaren hobekuntza bikain bat baizik. Horrela, sistema hau mugikor berrietan integratuta etorriko da, eta ezagutzen ditugun aplikazioekin alderatuta, abantaila garrantzitsuak eskainiko ditu.

 

Zer eskainiko digu RCS sistemak? Ohiko mezu trukaketaz gain, testu, argazki eta kalitate handiko bideoak elkarbanatzeko aukera izango du; elkarrizketa indibidualak zein taldekakoak, eta dena mugikorrean integratuta, aplikazio batetik bestera saltoka ibili beharrik gabe. Gainera, RCSrekin ez dira erorketak gertatuko sarean; hala, Facebook bezalako sareek jasaten dituzten eten gogaikarri horietaz ahaztuko gara.

 

Sistema honen garapenean handienak ibili dira elkarlanean; telekomunikazioak (Telefónica, Vodafone, Orange, América Móvil, Sprint eta beste asko), smartphone egileak (Samsung, Huawei, Sony, LG) eta Google; azken honek, Android-en integratuko du sistema berri hau.