Agur Twitterreko 'atsegin dut' botoiari

Twitterrek bihotza galduko du aurki. Ez larritu; atsegin dut aukerari buruz ari gara. The Telegraph-ek argitaratu duenez, txoriaren sare sozialak eskuineko botoia ezabatuko dute. Arrazoia? Elkarrizketen kalitatea hobetzea. Hain zuzen, sare sozialak zailtasun garaiak bizi ditu; Twitterren gorroto giroa bizi da egunotan, eta sarearen arduradunek horri buelta eman nahi diote. Gainera, atsegin dut aukerak eragin negatiboa sortzen du hainbat erabiltzaileengan; nahikoa feedback ez lortzeak depresioak eragiten dituela ondorioztatu dute.
Bestalde, azken joeren arabera, erabiltzaileek gehiago erabiltzen dute bihotza txio bat bertxiotzeko aukera baino. Hau da, jendeari gehiago kostatzen zaio txio bat zabaltzea "ados nago" botoitxoa sakatzea baino. Sarearen arduradunen esanetan, Twitterren oinarria bertxiokatzea da, eta hori berreskuratu nahi dute. Eta zuek, zer diozue? Bertxiotu ala atsegin dut?