Agur musukoei, kaixo mikroklima unipertsonalei?

Alta, horrek ez du kentzen deserosoa izatea, eta zaila izatea berau jantzita arnastea. Eta noski, aipatu gabe doa bestearekin hitz egiten dugunean, ahoa tapatuta edukitzeagatik, bidean galtzen den informazio guztia. Betaurrekodunek honi guztiari hauek lurruntzeak eragiten duen amorrazioa gehituko liokete.
Hori guztia aldatzera dago Microclimate enpresaren AIR produktua. Enpresa honek kasko moduko bat sortu dut, hasiera batean hegazkinetan bidaiatzeko, baina dentsitate altuko beste zenbait egoeretan erabiltzeko baliagarria dena, eta honela ez ditzagun orduak eta orduak pasa musukoarekin ahoa estalita.
AIR Microclimate-k lau iragazki ditu eta arnastean sartzen den airea garbitzeaz gain, airea botatzean 0.3 mikon baino gutxiagoko partikulen %99.97 iragazteko gai da.
Bisera gardenaren azpiko aldean potentzia altuko bi haizagailu ditu, eta hauek erabiltzaileari erosotasun gehiago eskaintzen diote, ez baita honela barrualdea lurruntzen. Laburbilduz, kasko moduko hauek gai dira gure buruaren inguruan mikroklima bat sortzeko. Zabalduko ote da honen erabilera?