Agur LG! Sekula ahaztuko ez ditugun bost mugikor

Agur LG! Sekula ahaztuko ez ditugun bost mugikor Hegokoreako LG erakundeak agur esan du mugikorren merkatutik. Urteetan zehar gure eskuetan bere mugikorrak eduki ondoren jada hauek ekoizteari utziko diote. Bere mugikorren saila uztailaren 31ean itxiko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agur-lg-sekula-ahaztuko-ez-ditugun-bost-mugikor/@@download/image/LG_Optimus_Me_P350.JPG
2021/04/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hegokoreako LG erakundeak agur esan du mugikorren merkatutik. Urteetan zehar gure eskuetan bere mugikorrak eduki ondoren jada hauek ekoizteari utziko diote. Bere mugikorren saila uztailaren 31ean itxiko dute.
Agur LG! Sekula ahaztuko ez ditugun bost mugikor
Hori aitzakia harturik, bere mugikor batzuk gogoratu nahi izan ditugu eta ezinbestean nostalgiak harrapatu gaitu. Gogoratzen dituzu?
 
LG G3000 (2003)
Pantaila monokromatikodun gailu txikia zen, Nokia 1100ean inspiratua. Oinarrizko funtzioak zituen, pezio baxua eta diseinu sinplea. Adreilutxo hau izan zen LGk merkaturatu zuen lehen mugikorra.
LG Chocolate (2005)
Bere garaian sekulako arrakasta izan zuen, guztiok nahi genuen horrelako bat. Hori dela eta, 2005. urteko gailurik erabiliena izatera iritsi zen mugikorren munduan. Egun oso zaharra iruditzen bazaigu ere, bere garaian merkatuan zegoen aurreratuena zen eta lehen touch screen-a gehitu zuen. Bere diseinua sinplea bada ere, dotorea da eta 132MB-eko memoria zuen. 
 
LG GW620 (2009)
LG-ren lehen smartphone-a izan zen. Teknologia salto izugarria suposatu zuen enpresa hegokorearrarentzat, Android sistema berritzailea gehitu baitzien bere gailuei. 3Gko konexioa, 5 MP-ko kamara eta 3 hazbetreko multitasking pantaila. LGk gailu honekin lehen aldiz BETI konektatutak egoteko aukera eskaini zigun. 
 
Argi dago, mugikorren munduan erakunde garrantzitsua izan zirela, egun direna bihurtu daitezen egunero gurekin ditugun gailu horiek. Onerako ala txarrerako, orain LGk bere mugikorren saila itxiko du eta gailu hauek edo LGren beste mugikorrak dituztenek jada ez dituzte sofware eguneraketak edukiko. Askorentzat LG izan da lehen WhatsApp-a bidali zuten gailua. Eta zuk, eduki al duzu hauetakoeren bat?