Agur ketchup monodosiei eta xanpu ontzi ñimiñoei

Agur ketchup monodosiei eta xanpu ontzi ñimiñoei Europako arauketa berriak erabili eta botatzeko ontzi gehiago debekatuko ditu 2030. urterako, eta bezeroei euren ontzi propioa eramatea baimenduko die jatetxe eta kafetegietako soberakinak eraman ahal izateko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agur-ketchup-monodosiei-eta-xanpu-ontzi-niminoei/@@download/image/06_10_LK-555x555.png
2024/05/15
Europako arauketa berriak erabili eta botatzeko ontzi gehiago debekatuko ditu 2030. urterako, eta bezeroei euren ontzi propioa eramatea baimenduko die jatetxe eta kafetegietako soberakinak eraman ahal izateko.
Agur ketchup monodosiei eta xanpu ontzi ñimiñoei

Agur erabilera bakarreko plastikozko zenbait ontziri. 2030. urterako Europako supermerkatu, jatetxe eta hoteletan salsen monodosiek eta xanpu ontzi txikiek desagertu egin beharko dute. Gainera, bezero batek adibidez, bere katilu propioa eraman nahi badu, jatetxe edo kafetegi batera, berau kafez bete beharko zaio. Hori erabaki du, aste batzuk atzera, Europako Parlamentuak.

Neurri honen helburu nagusia egunero erabiltzen diren ontzi eskerga murriztea da. 2009-2020 bitartean, Eurostat-en datuen arabera, honelako zaborren bolumena %20 hazi zen. 2021ean ontziek 84 milioi zabor sortu zituzten (horietako %20 plastikoa). Pertsonako urtero 180kg! Arautegi berri honekin, espero da, 2030. urterako %5 murriztea, %10 2035erako eta 2040rako %15. Baina nola?

Alde batetik, beren erabilera orokortua dauden ontzi mota batzuk eskaintzea galaraziz, eta bestetik, berrerabilera eta norbere ontzien erabilera bultzatuz. Hau da, janari eta kosmetikoen momodosiekin amaitu nahi da, aldi berean, norbere ontzietan take away-a egitea indartuz.

Egunerokotasunean ikusi ohi ditugun, eta laster desagertuko diren ontziak:
-Prozesatu gabeko fruta eta barazkien ontziak.

-Jatetxe eta kafetegietan ontzian bertan
kontsumitu ohi diren, eta elaborazio gehiagorik behar ez duten, elikagai eta edariak. Adibidez, entsalada azkar bat. 

-Barkako dosiak. Adibidez azukrearena edo ketchup,
ziapea edo mahonesa saltsena.

-Norbere higienerako ontzi txikiak, hau da, hoteletan aurkitu litezkeen xanpu edo gel dosi ñimiñoak.

Araudia ez da horretan geratzen ordea. Ontzi hauek zirkulaziotik ateratzeaz gain, bezeroek euren ontzi propioak eraman ahalko dituzte negozioetara. Hau da, kontsumitzaileak, hala nahi balu, bere katilu propioan kafea jartzeko eska lezake. Berdin janariaren.
Aldi berean, erregulazioak negozioei exijitzen die, eskaintzen dituzten ontzietatik portzentaia bat, berriz ere berrerabiltzekoak izatea. Honela, ontzia produktuarekin batera erosteko aukera egongo da, ondoren etxean garbitu eta negoziora itzuli ahal izango gara berriz ere ontzi berbera bete diezaguten. Zer iruditzen zaizu?