Agur Jon Barberena

Agur Jon Barberena Goibeldu da eguzkitsua zirudien eguna. Jon Barberena bertsolaria hil da 40 urterekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agur-jon-barberena/@@download/image/barberena.jpg
2019/09/12
Goibeldu da eguzkitsua zirudien eguna. Jon Barberena bertsolaria hil da 40 urterekin.
Agur Jon Barberena

Gaur goizean zendu da Jon Barberena, bertso munduan urteetan ibilitako nafarra. 2007an eta 2008an urteetan Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde geratu zen, baina txapelketak baztertuak zituen jada. Hala ere bertsoaren inguruan bizi zen, Baztango bertso eskolako kide eta irakaslea baitzen.

Euskara irakaslea ere bazen Barberena, nahiz eta Heziketa Fisikoan diplomatu zen eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua. Bertsolaritzaz gain, literaturan ere eman zituen zenbait pausu, poesian hain justu, eta horren harira hainbat sari jasotakoa da. Milesker emandako guztiagatik Jon!