Agur Joko Paraolinpikoei, agur bizitako esperientziei

Agur Joko Paraolinpikoei, agur bizitako esperientziei https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agur-joko-paraolinpikoei-agur-bizitako-esperientziei/@@download/image/20129113727got_london.jpg
2012/12/13
berria
Agur Joko Paraolinpikoei, agur bizitako esperientziei
Hamabi eguneko emozio eta esfortzuen ostean, igandean eman zieten amaiera Londresko Joko Paraolinpikoei. Historiako Joko onenak bezala izendatu dituzte, bai kirolariek eskuratutako markengatik, baita sortutako berotasun eta gogo biziengatik ere. Gazteaukera eta Basque Team-i esker, lau gaztek zuzenean eman digute Londresen gertatutakoen berri, eta esperientzia bikainaren ostean etxera itzuli dira.

Richard Oribe, Ander Romarate, Javier Aymerich, Asier Garcia… Euskal kirolari paraolinpikoek beren onena eman dute Londresko Joko Paraolinpikoetan, eta hainbat domina ekarri dituzte beso azpian. Antolatzaileen esanetan, inoizko Jokorik onenak izan dira, gainera, marka bikainak eskuratu baitituzte.

Bertan izan zen, baita ere, Eztitxu Vivanco igerilaria, eta hemen irakur dezakezue Jokoetara joan aurretik GAZTEZULOri eskainitako elkarrizketan kontatutakoa.

Zuzeneko kazetariak
Baina Londresko albisteen berri zuzenean eman digutenak GOT London lehiaketari esker kazetari lanetan aritzeko aukera eskuratu zuten lau gazteak izan dira. Ane Bores, Egoitz Maeso, Ianire Renobales eta Eneko Palomerok erreleboa hartu zieten Joko Olinpikoetan egondako lau lagunei, eta bideoz, irudiz eta testuz josi dute Gazteaukeraren bloga.

Bizitako esperientziarekin gustura itzuli dira, oso eskertuta. Kirolari paraolinpikoek merezi duten duintasuna jaso dezaten eta ahaztuak izan ez daitezen, denon errekonozimendua eskatu dute, halaber.