Agur iTunes!

Aurkezpenean Apple konpainiako Craig Federighi-ek, software-eko presidentegaiak, Mac OS Catalina aurkeztu zuen eta horrekin batera konfirmatu zuen sistema operatibo berri honek ez duela iTunes-ik izango. iTunes-en hutsuenea hiru app-ek (Apple Music, Apple TV eta Apple Podcasts) ordezkatuko dute eta honek dituen funtzionalitate berdinak eskainiko dituzte. Horrela, eguneraketa gauzatzen denean ez da iTunes erabili beharko Mac ordenagailura dispositiboak konektatzean edo sistema berrezartzeko; zuzenean Finder bidez egin ahalko dira ekintza hauek.
Oraindik ere iTunes erabiltzen duzunetako bazara lasai, Apple-ek argitu du musikako aplikazioan zure liburutegi musikal osora sarbidea izango duzula. iMac Catalina sistema berria bateragarriak diren dispositibo guztietan instalatu ahal izango da irailetik aurrera.
Aplikazio musikaletan nagusi izan da iTunes 2001etik egundaino, musika kontsumoko plataforma garrantzitsuena bilakatu zelarik urteetan luzeetan zehar. Streaming-aren jaiotzarekin ordea, behera egin zuen eta azkenik, agur esateko garaia heldu dela erabaki du konpainiak. Azken urteetan bere dekadentzia begi bistakoa zen, batez ere ikusirik Spotify edo Apple Music bezalako plataformak etengabeko gorakadan daudela. Eta zuk, nola entzuten duzu musika?