Agur, Gaztesarea

Agur, Gaztesarea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agur-gaztesarea/@@download/image/2010249581gaztesarea.jpg
2012/12/13
berria
Agur, Gaztesarea
7 urte eta gero, agur esan du Gaztesareak. 2003ko uztailean sortu zuten euskarazko webgunea, gazte mugimenduaren topagunea izateko asmoz. Sorreratik hona, hamaika albiste emateaz gain, sexuari, musikari eta beste kultur adierazpide batzuei leku egin diete. Baina Espainiako Auzitegi Nazionalari deserosoa zitzaion eta, uztailean, Guardia Zibila Gaztesarearen egoitzan sartu eta hiru lagun atxilotu zituen. Oztopo guztien gainetik aurrera egiten saiatu direla, baina ez dutela lortu esan dute gazteek agur oharrean. Dena dela, gazte mugimenduari ahotsa emateko beste webgune bat jaio berri da: Topatu.info. Ongi etorri!