Agur buruko minari

Migra-Cap izena du eta buruko mina kentzea du egiteko nagusi. Hywel Edwards ingelesak asmatu du produktu hau eta lycra-z egina dago. Nola kentzen du buruko mina Migra-Capek? Iluntasunari eta hotzari esker. Txanoak buruaren zati handi bat estaltzen du, eta gel edo krema berezi eta hotz bat du, poltsatxo batean, buruaren zenbait toki hozteko. Kasuen %81ean eraginkorra ei da. Akabo buruko mina!