Agnosia, Barbara Goenagaren film berria

Agnosia, Barbara Goenagaren film berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/agnosia-barbara-goenagaren-film-berria/@@download/image/20101183737agnosia.jpg
2012/12/13
berria
Agnosia, Barbara Goenagaren film berria
XIX. mendean dago girotuta thriller erromantikoa, Bartzelonan, eta Barbara Goenagak agnosia izeneko gaixotasuna duen Joana Praten rola jokatzen du. Bere buruak ez ditu behar bezala jasotzen begien eta belarrien aginduak.

Eugenio Mirak zuzendu du pelikula eta Eduardo Noriega eta Lluis Homar dira beste protagonistak. Filma estreinatu berri dute Hego Euskal Herrian. Honenbestez, aktore donostiarra bi filmetan ikus dezakegu egunotan: Agnosian eta Mikel Ruedaren Izarren Argian.