Agin Rezola kazetariak jaso du Argia saria

25 urteko astigarragarrak irratigintzari dagokiona jaso du. Info 7 irratian 'Bostetako diligentzia' saioa zuzendu du eta Bertsolari Txapelketaren jarraipena ere egin zuen joan den urtean.
Prentsa alorrean, Itxaro Borda saritu dute 'Berria' egunkarian kaleratzen dituen artikulengatik. Telebistako saria, Eriz Zapiain zinemagileari eman diote, 'Zai-zoi-Bele' dokumentalarengatik. Publizitate atalekoa, AEKrentzat izan da iazko matrikulazio kanpainagatik. Interneti dagokionez, grebaorokorra.info-k jaso du saria, iazko maiatzaren 21eko grebaren inguruan egindako jarraipenagatik. Azkenik, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoentzat izan da merezimenduaren saria.