After Laughter Comes Tears: Complete Stax & Volt Singles + Rarities 1964-65

After Laughter Comes Tears: Complete Stax & Volt Singles + Rarities 1964-65 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/after-laughter-comes-tears-complete-stax-amp-volt-singles--rarities-196465/@@download/image/Wendy_Rene_After_Laughter_Comes_Tears_Complete_Stax.jpg
2012/06/01
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Wendy Rene
130.zenbakia
After Laughter Comes Tears: Complete Stax & Volt Singles + Rarities 1964-65
Memphis hiriko Stax soul diskoetxe mitikoan grabatzen zuen emakumezko kantari beltz honen antologia iritsi zaigu LP bikoitz formatuan. Izenburuak berak adierazten duenez, Renek 60ko urteetan grabatu zituen singleak eta doinu ezezagunak biltzen ditu, orotara 22 pieza. Zaila da kantaren bat nabarmentzea, bilduma diseinua bezain zoragarria baita. Dena dela, lehenengo diskoa irekitzen duen Bar-B-Q dantzagarria eta diskoari izenburua ematen dion After Laughter Comes Tears goibela azpimarragarriak dira. Azken hori Wu-Tang Clan hip hop bandak sanpleatu zuen. Amy Winehouse miresten baduzue, eskuratu ezazue soularen monumentu hau.