Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia martxan da Gasteizen

Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia martxan da Gasteizen Larunbatera bitartean fikziozko filmak eta dokumentalak izango dira dira ikusgai. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/afrikar-zinemen-euskal-jaialdia-martxan-da-gasteizen/@@download/image/cartel_afrikaldia.jpeg
2022/10/04

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Larunbatera bitartean fikziozko filmak eta dokumentalak izango dira dira ikusgai.
Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia martxan da Gasteizen

Kultura Bendera Elkarteak eta Afrikaren Aldeko Manuel Iradier elkarteak bultzatzen dute Afrikaldia jaialdia, bertako beste hamabi elkarteren parte-hartzearekin,  Afrikako kulturen aniztasuna eta aberastasuna bistaratuta giza garapen integrala indartzeko asmoz. Bigarren edizioko kartela Karina Senatorek egin du eta irudiak Afrikako kontinentearen migrazio-errealitatea erakusten du.

Florida zinema-aretoek dozena bat emanaldi eskainiko dituzte, fikziozko sei film luze eta sei film luze dokumental. Horien artean izango dira Hegoafrikako Mlungu Wan filma, Jenna Cato Bass-ena; Otiti, Nigeriako Ema Edosio-rena; eta Vuta N´kuvute, Amil Shivji-rena. 

Jaialdiko epaimahaia Katixa de Silva Ruiz de Austri ekoizleak, Armando Buika aktoreak eta Arantza Ibarra zuzendariak osatuko dute eta eurek izendatuko dute lan onena. 

Bestalde, Montehermoso jauregia sektoreko profesionalentzako topagunea izango da, eta eztabaiden eta hitzaldien zikloa egingo dute bertan. Gainera, jardunaldi akademikoak egingo dituzte EHUn, eta lau film proiektatuko dituzte. Amaieran, mahai-ingurua egingo dute dinamizatzaileekin batera.

Amaitzeko, Karina Senatorek, kartelaren egileak, collage artistikoko tailerra egingo du hainbat gizarte-etxetan, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeekin.