Afrikako utopiari buruzko hausnarketa egiten duen erakusketa jarri dute Donostian

Afrikako utopiari buruzko hausnarketa egiten duen erakusketa jarri dute Donostian Bertako 35 gaztek egindako 58 argazki bildu dituzte, "euren errealitatetik abiatuz, etorkizuna zein izan behar duen ikusteko". https://www.gaztezulo.eus/albisteak/afrikako-utopiari-buruzko-hausnarketa-egiten-duen-erakusketa-jarri-dute-donostian/@@download/image/001 exposicin aiete.jpg
2022/04/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bertako 35 gaztek egindako 58 argazki bildu dituzte, "euren errealitatetik abiatuz, etorkizuna zein izan behar duen ikusteko".
Afrikako utopiari buruzko hausnarketa egiten duen erakusketa jarri dute Donostian

Afrika Behar Beharrezkoak, Bakerako Lankidetza Batzarreak, Proclade Yanapayk eta Tau Fundazioak osatutako partzuergoak, Afrotopia: Etorkizunez betetako kontinente baten begiradak eta ametsak argazki erakusketa antolatu du Aiete Kultur Etxean. Senegal, Niger eta Maliko 35 gaztek hartu dute parte Hector Mediavilla argazkilariak zuzendutako proiektuan. Proiektua 12 emakume argazkilari eta 23 gizon argazkilari gaztek egindako lanak erakustean datza, Dakarren (Senegal), Niameyn (Niger) eta Bamakon (Mali) Mediavillak diseinatu eta emandako hiru tailerretatik sortuak.

Mediavillak honela azaldu du proiektuaren esperientzia eta helburua: "Afrikako utopiari buruzko hausnarketa egitea zen proposamena. Utopia hori, batez ere, pentsamendua deskolonizatzean, historia deskolonizatzean datza, eta afrikarrek, Mendebaldetik eredu bat inportatu edo inposatu beharrean, beren etorkizunak zein izan behar duen ikusi eta proposatzeko aukera izatea, beren errealitate propioak kontuan hartuta".

Erakusketa 58 argazkiz osatua dago, eta 2016an Ferlwine Sarrek Afrotopia obran lehen aldiz erabilitako terminoa berreskuratu eta defendatzen du; kontzeptu horren bitartez Afrikako kontinentea begiratzeko modu berri bat proposatzen du hark: "Sarrek Afrikari buruz hausnarketa bat egitera gonbidatzen du jendartea, eta utopia aktibo bat proposatzen du, non bere proiektu propioa garatzen duen kontinenteak, bere etorkizunaren ikuspegi propio batekin, ekintza egokia ahalbidetzea helburu hartuta, oraingo paradigma birpentsatuta eta kanpotik inposatutako parametroetatik aldenduta".

Hain zuzen ere, erakusketa kolektiboa kontzeptu horretan oinarritzen da, eta argazkien bidez gai hauei buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen du publikoa: ingurumena, jasangarritasuna, globalizazioa, emakumeen rola gizartean, gazteen ametsak eta asmoak, eta tradizioa.

Hector Mediavilla argazkilaria, errealizadorea, prestatzailea, komisarioa eta partaidetzazko argazkilaritzan aditua da. Hainbat hedabidetan argitaratu ditu bere lanak, besteak beste, Colors, Geo, New York Times, El País, Time, Esquire, Gatopardo eta XXI. Mundu osoan zehar egin ditu erakusketak, esaterako, Guggenheim Bilbao Museoan, Atlantako High Museum of Art-en eta Kinshasako Institutu Frantsesean. Gainera, argazkilaritzari buruzko hausnarketak egiteko tailerretan eta azterketa dekolonialetan parte hartzen du.

Ekainaren 26ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa.