Afrikako indarkeria sexista eta argazkilaritza munduko diskriminazioa islatzen dituen erakusketa jarri dute Iruñean
Afrikako hamasei artista gazteren lanak ikus daitezke bertan, gehienak Senegalen, Malin, Togon, Beninen, Kongon, Boli Kostan eta Ginean jaiotako emakumeak. Emakume argazkilari gazte horiek Argazki-artearen Afrikako Federazioaren (FAAP) kideak dira eta beren sorkuntza artistikoaren bidez gizarte esparru guztietan dauden desberdinkeriei buruz hausnarketa egiten dute.
Ziudadelako Mistoen eraikinean paratutako Barne-oihua. Genero-indarkeriak. Afrikako argazki garaikideak erakusketak eskubideen eta generoaren inguruko gaiei buruz sentsibilizatu eta haiek salatzea ahalbidetzen du, emakume afrikarrek argazkilaritzan duten funtsezko eginkizuna balioesteaz gain. Ekimena Senegalen sortu zen, eta sorkuntza prozesuak aberastu eta ikaskuntza eguneratzen duten trukeak bultzatzen ditu.
Hainbat alderdi jorratzen dituzte argazkiek: itxura maskulinizatua duten emakumeen aurkako diskriminazioa; emakumeen balioa estetika femeninoaren bidez; emakumeen rola Ginean; emakumeen eta gizonen arteko eskubide, betebehar eta aukera berdintasuna; Togon emakumeen eskubideak errespetatzeko beharra, batez ere ibilbide profesionalean; esparru profesionala eta emakumeen gaitasunak; gizarteen gaiztakeria; diskurtso sexistak; Benineko emakume gudarien bizipenak; bortxaketaren drama; emakumeek etxean jasaten duten diskriminazioa eta indarkeria fisikoa eta hitzezkoa; gizonek etxean duten estatusa; emakumeek erlijioen munduan dituzten eskubideak; emakumeei inposatutako bereizketa...

Hauek dira erakusketan parte hartu duten argazkilariak: Béatrice-Nicole Nyom Kouadio (Boli Kosta), Lina Mensah (Togo), Emmanuele Aholou (Boli Kosta/Togo), Ousmane Goïta (Mali), Ismaïla Diouf (Senegal), Koukambakana M. Urielle (Kongo/Senegal), Mystic Bram’s (Senegal), Dago Nadi Jessica (Boli Kosta), Oumou K. Baldé (Senegal), Nana Marie Hélène Faye (Senegal), Samuelle P. Banga (Kongo/Senegal), Roxane N’da (Boli Kosta), Yanick Hamien (Boli Kosta), Ly Lagazelle (Boli Kosta), Emmanuel Alexis Aïko (Benin), Pyspic (Senegal, Ginea).
Erakusketa urtarrilaren 15era arte ikusi ahal izango da. Asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era egongo da zabalik, eta gande eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 13:30era.

