Afrikako hizkuntzen eta oihal tradizionalen bidez bertako aniztasuna islatzen duen 'Oihal artean' erakusketa jarri dute Gasteizen

Afrikako hizkuntzen eta oihal tradizionalen bidez bertako aniztasuna islatzen duen 'Oihal artean' erakusketa jarri dute Gasteizen Pilar gizarte-etxean bisitatu ahal izango da bihar arte eta, jarraian, hiriko beste gune batzuetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/afrikako-hizkuntzen-eta-oihal-tradizionalen-bidez-bertako-aniztasuna-islatzen-duen-oihal-artean-erakusketa-jarri-dute-gasteizen/@@download/image/Cartel-Expo-Afrika.png
2023/02/27
Pilar gizarte-etxean bisitatu ahal izango da bihar arte eta, jarraian, hiriko beste gune batzuetan.
Afrikako hizkuntzen eta oihal tradizionalen bidez bertako aniztasuna islatzen duen 'Oihal artean' erakusketa jarri dute Gasteizen

Gasteizko Pilar gizarte-etxeak Afrika-Gasteiz elkartea osatzen duten hemeretzi erakundeek antolatutako Oihal artean. Afrikako oihalen tradizioa Gasteizen erakusketa ipini du.

Afrikako komunitatearen aniztasuna azaleratzen du erakusketak, bertako hizkuntzen eta ehun tradizionalen bidez. "Afrikako oihal tradizionalek eta bertako hizkuntza ugariak aspaldikoak diren arren, gaur egun pertsonek oraindik ere erabiltzen dituztelako bizirik jarraitzen duten kulturak dituzte hizpide. Kente, leppi, bogolan, malicane dira oihal horiek erabiltzen dituztenak identifikatzen dituzten eta pertsonen eta komunitateko bizitzako une esanguratsuetan ageri diren ehunetako batzuk", azaldu dute.

Erakusketak jatorriko komunitateetan modu artisauan egindako zortzi oihal bildu ditu eta, oihalekin batera, erakundeko kideei egindako elkarrizketak ere badira. Halaber, Gasteizen bizi den Afrikako komunitateari, migrazio-esperientziei eta erakundeen lanari buruzko informazioa ere bada paneletan. 

Erakusketa Pilar gizarte-etxean izango da bihar arte, hilak 28, eta jarraian beste gizarte-etxe batzuetara ere eramango dute: martxoaren 6tik 27ra, Ibaiondo gizarte-etxean; maiatzaren 15etik 29ra, Pilar gizarte-etxean; ekainaren 5etik 26ra, Hegoalde gizarte-etxean; irailaren 4tik 25era, Zabalgana gizarte-etxean; eta urriaren 2tik 23ra, Salburua gizarte-etxean.