Afrikako dantza eta hip-hopa ikasi nahi?

Afrikako dantza eta hip-hopa ikasi nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/afrikako-dantza-eta-hiphopa-ikasi-nahi/@@download/image/20111245240Afrikar_dantza_intentsibo_Ainhoa_2011_acopl..jpg
2012/12/13
berria
Afrikako dantza eta hip-hopa ikasi nahi?
Adunako Asvinenea eskolak ikastaro trinko bana antolatu du. Afrikako dantzakoa otsailaren 5ean izango da eta hip-hopekoa, otsailaren 12an. Izena eman nahi duenak e-maila bidali behar du asvinenea@gmail.com helbidera.

Afrikako dantza ikastaroa arratsaldez egingo dute, 16:30etik 19:00etara. Asvineneako bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek, 20 euro. Parte hartzaileek arropa erosoa eraman beharko dute ikastaroan parte hartzeko eta zuzeneko perkusioa izango dute lagun. Hip-hop ikastaroari dagokionez, 11:00etatik 13:00etara izango da eta 20 euro ordaindu beharko dira.
Adunara bidean dago Asvinenea, Zubitxiki industrialdean. Tolosaldeko neska-mutil talde batek eraikina egokitu eta abiarazi zuen duela zortzi urte. Hainbat ikastaro antolatzeaz gain, Poltsiko Antzerki Lehiaketa egiten dute, besteak beste.