Afrika bitan zatitzen ari da
Kenian irekitako faila ikusgarriak agerian utzi du kontinentean ematen ari den lur mugimendua.

Azken egunotan sekulako zuloa agertu da Kenia hegoaldean. Lurra bitan banandu dela ematen du, eta hala omen da; Afrikako lur azpiko failak mugimenduan daude, eta pixkanaka, kontinentea zatitzen ari da.
Kilometro ugariko zuloan ateratako argazkiak ikusgarriak dira, baina lur azpian gertatzen ari dena oraindik ere ikaragarriagoa da. Failen mugimenduak erritmo horretan jarraitzen badu, kontinentearen zati bat Afrikatik bereizi daiteke, lurralde berri bat sortuz.