Afonia

Hernani herritik dator Afonia taldea, eta hauxe dute lehen maketa. Garai bateko punk zuzena atsegin duen entzuleak eta ez gaur egungo mukitsu askok egiten duten patxanga hori!- hauxe izango du bere gustuko taldea. Abeslariaren ahots urratuak kanporatu egiten ditu hitz zuzenak, eta oinarri erritmikoan, baxuak du protagonismo gehien. Kontuz, Komunikabide madarikatuak eta Gure belaunaldia kantetan, baxua gora eta behera dabil etenik gabe; hori baita, taldearen ezaugarrietako bat. Maketako azken bi abestiak -Auto batean eta Cid-, Uk Subs talde mitikoaren bertsioak dira. Charlie Harper eta Nicky Garrat jaunek izango ote dute Hernaniko gazte lotsagabe hauen berri?