Afganistanen, berriz ere, emakumeak aurpegia estaltzera behartuak
Talibanek, beste behin, emakumeen askatasuna mugatu dute. Pasa den larunbatean iragarri dutenaren arabera, emakume afganiarrek, publikoan, euren aurpegia estali beharko dute; baita euren etxeetan ere, euren familiakoa ez den gizonezkoren baten presentziaren aurrean baldin badaude behintzat. Gainera, legea hau betetzen ez duten emakumeek zigorra izango dute, bere hurbileneko senitarteko gizonezkoa kartzelatuko baitute ordainetan.
Legeak aipatzen du burka erabiltzea litzatekeela "errespetagarriena", nahiz eta, oraingoz behintzat, ez dituen emakumeak berau erabiltzera behartzen. Dekretuak zehazten duenaren arabera "gazteegiak edo zaharregiak ez diren emakumeek aurpegia estali beharko dute bere senitartekoa ez den gizonezkoen aurrean daudenean", euren esanetan, probokazio ekiditeko. Neurriak, arlo publikoan emakumeak duen presentzia ere murriztu nahi du. "Zerbait garrantzitsua egiteko ez badute kanpoan, hobe da eurentzat etxean egotea" dio testuak.
Egungo garai likido hauetan, albisteak azkar ahazten ditugun honetan, ez ditzagun ahaztu emakume hauek, euren sufrimendua ez baita iragankorra.

