Aeronautika eta ingurumena

Aeronautika eta ingurumena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aeronautika-eta-ingurumena/@@download/image/38p38-1.jpg
2012/12/13
berria
Aeronautika eta ingurumena
Hegazkinetarako eta helikopteroetarako kutsagarriak ez diren materialak sortzeko, “Clean-Aero” proiektuan parte hartzen ari da Donostian egoitza duen Inasmet teknologia gunea. Izan ere, gaur egun aeronautikan erabili ohi diren material nagusiak, kromoa eta beruna, kutsagarriak dira, eta Europako Batasunak eta AEBek haien erabilera murriztu nahi dute. Bestalde, helikopteroek sortzen duten zarata eta gas igorpena gutxitzeko, tutu berri bat aztertzen ari dira Inasmet-en.