Aena-k bere aireportuak egokitu ditu autistentzat

Aena-k bere aireportuak egokitu ditu autistentzat Aireportuko kudeatzaileak lanean dabiltza euren beharretara egokitzeko eta irisgarritasuna errazteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aena-k-bere-aireportuak-egokitu-ditu-autista-duten-bidaiarientzat/@@download/image/1562153265_384600_1562153996_noticia_normal.jpg
2019/09/16

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Aireportuko kudeatzaileak lanean dabiltza euren beharretara egokitzeko eta irisgarritasuna errazteko.
Aena-k bere aireportuak egokitu ditu autistentzat

Autista diren pertsonek zailtasunak dituzte komunikatzeko eta oro har, sozializatzeko. Errutina eta ordutegi batzuk ezartzeak euren egunerokotasuna errazten du, aldaketa txikienak ere sekulako estresa eragiten baitie. Bidaiatzeak ordu aldaketa suposatzen du, jardueren aldaketa eta baita leku aldaketa ere eta horregatik, autistek gaizki pasa ohi dute aireportuetan.

Espazioak horrelako pertsonentzat egokitzeko beharraren aurrean Aena-k autistei laguntzen dieten erakunde ezberdinekin elkarlanean bere aireportuak moldatzen hasi da. Helburua euren beharrei erantzun bat ematea da irisgarritasunari dagokionez estres mailak gehiegi igo ez daitezen. Momentuz Aena-k iaz, Malaga-Costa del Sol eta César Manrique-Lanzarote aireportuetan jarri ditu martxan martxan ekimen hauek euren langileek eskatuta hain justu. Esperientzia hain positiboa izan denez ekimena beste aireportuetara zabaltzea erabaki da.

Malagan proiektua “Rompiendo Barreras” (Hesiak hausten) deitzen da eta autismoa duten pertsonei asitentzia berezia eskaintzen die. Horretarako, langileei jokabide protokoloak eskaintzen zaizkie, jakin dezaten zein diren autisten behar zehatzak. Horretaz gain, aholkularitza ere eskaintzen da, ingurua pertsona horien beharretara ahalik eta hobekien egokitu dadin.

Euskarri bisualak ezinbestekoak dira ulertu dezaten non dauden eta zein diren jarraitu beharko dituzten pausuak instalazioetan zehar. Bidaiari hauek seguritateagatik lehentasuna izango dute eta baita eurentzako bereziki prestatutako atseden gelak.

César Manrique-Lanzarote aireportuak ere aurreko urtean jarri zuen martxa esperientzia pilotoa. Bertan arreta zerbitzu berezi bat ezarri zen bidaiari hauentzat, euren behar bereziei erantzun ahalik eta egokiena emateko helburuarekin. Aena-k horretarako Kanariar Isletako Asperger Erakundearen laguntza izan zuen. Autistak eta euren familiarrak identifikatzeko puzle fitxa bat duen zinta bat ezartzen zaie, hau baita autismoaren nazioarteko ikurra, eta baita identifikatzen dituen txartel bat ere “bidaiari garrantzitsua” leloarekin batera. Horretaz gain, aireportuko langile guztiek hitzaldi informatiboak jasotzen dituzte gaiarekin sentsibiliztuak egon daitezen eta edozein momentutan nola jokatu jakin dezaten. Zerbitzu aitzindari hau gida digital batekin osatzen da. Bertan, aireportura iritsi eta hegazkina hartu arte ematen diren pausu guztiak azaltzen direlarik.

Adolfo Suárez Madrid-Barajas aireportua ekimenera gehitu da udaberri honetan. Autismodun zenbait ikasle madrildarrek simulakroan parte hartu zuten, bidaia bat egitera zihoazen plantak eginez. Bertan, hegazkina hartu bitarteko ibilbide guztia burutu zuten. Irakasleek egingo zuten bidea aurretiaz azaldu zieten eta honek izugarri lagundu zien izan zitzaketen beldurrak gainditzen.