Aelita

Aelita https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Mando Diao
155.zenbakia
Aelita
70eko hamarkadatik 80kora salto egin izan bagenu bezala, suediarrek euren musika aldatu dute. Baina ez musika bakarrik, eszenatoki gainean duela urte batzuk ikusi genezakeen rock formatua ikuskizun futurista bilakatu dute azken diskoa atera dutenetik. Elektronikoak diren base eta sinteek indar handia dute, baina horrek ez du esan nahi ahots urratuak desagertu direnik, Gustaf Norén eta Björn Dixgård abeslariek goxo zein narras abesten dute; If I Don’t Have You edo Sweet Wet Dreams abestietan entzun dezakegun bezala. Drive filmaren soinu banda izan zitekeen.