AEBen lidergoa kolokan

AEBen lidergoa kolokan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aeben-lidergoa-kolokan/@@download/image/88p22pekin.jpg
2012/12/13
berria
Pekinera begira daramatzagu azken hilabeteak, eta ez Olinpiar Jokoengatik soilik. Txinak espazio-ontzi bat jaurtiko du urrian, eta NASAko kideak jaurtiketaren zain daude. Txinak bi espazio-ontzi jaurti ditu azken bost urteetan, eta adituen ustez, kolokan egon daiteke AEBen lidergoa espazioaren konkistan. Michael Griffin, NASAko zuzendariaren ustez, Txinak gaitasun teknikoa du AEBak baino lehen, jendea ilargira garraiatzeko. NASAk 2020an egingo du misioa ilargira, eta Orion izeneko espazio-ontzi modernoa erabiliko dute horretarako. Estatubatuarrak beldur dira txinatarrek edo Indiarrek (hauek ere ontzi bat jaurtitzekoak dira urte amaieran) aurrea hartuko ote dieten.