AEB-k Google auzitara eraman du monopolio ilegalagatik. Internet kontsumitzen dugun modua aldatu al lezake honek?

AEB-k Google auzitara eraman du monopolio ilegalagatik. Internet kontsumitzen dugun modua aldatu al lezake honek? Merkatuan monopolio egoera bati lotuta Google erakundeak legez kanpo jardun duela uste da merkatura bere lehiakideen sarrera eragozteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aebek-google-auzitara-eraman-du-monopolio-ilegalagatik-internet-kontsumitzen-dugun-modua-aldatu-al-lezake-honek/@@download/image/291-mis-datos-de-busqueda-google-simplifica-y-permite-administrar-tu-historial-de-busqueda1-1280x711-1-945x525.jpg
2020/10/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Merkatuan monopolio egoera bati lotuta Google erakundeak legez kanpo jardun duela uste da merkatura bere lehiakideen sarrera eragozteko.
AEB-k Google auzitara eraman du monopolio ilegalagatik. Internet kontsumitzen dugun modua aldatu al lezake honek?

Hala dio behintzat Estatu Batuakeko justizia sailak eta 11 estatuk Google demandatu dute monopolio praktikengatik. 

Ikerketa bat burutu du AEBko gobernuak urtebetez. Horren arabera Google legez kanpo jokatzen aritu da merkatuan agintaritza bakarra berak eduki dezan eta bere lehiakideak sar ez zitezen merkatu horretara. Lehiakide horien artean daude Yahoo, Bing edo DuckDuckGo bezalako bilatzaileak. 

Testuinguru honetan, Jeffrey Rosen, justizia saileko fiskalak azaldu duenez Google-k akordio sare ilegal bat sortu du bere lehiakideei min emateko. Monopolio praktika hauekin erakundeak berrikuntza ito du eta Google bezalako beste erakundeen sorrera. 

Orain dela 20 urte atzera, Google Silicon Valley-eko kuttuna bilakatu zen, interneten bilatzeko modu berritzaile bat ekarri baitzuen. Google hori betiko joan zaigu. Egungo Google interneteko monopolio bat da eta etekinik gehien dituzten erakundeetako bat, dio kasuak. Demanda honek aldatu al lezake internet kontsumitzeko dugun modua? 

Rosen-ek zehaztu duenez Googlelek milaka milioi dolar ordaindu dizkio Apple erakundeari, bere mugikorretan Google oinarrizko bilatzaile bezala jar zezan. Alta, ez dira Apple-ekin egindako akordio hauek justiziak salatzen dituen bakarrak. Gobernuaren ikerketaren arabera, Google-ek beste hainbat akordio ditu mugikorrak diseinatzen dizuten beste hainbat enpresekin. Honela lortzen du bere bilatzaile mekanismoak marka orotako mugikorretan egotea, bere lehiakideei traba asko jarriz.
 
Google-k dio demandak akats asko dituela. Baieztatzen du monopolioaren aurkako zalantzazko argumentuak erabiltzen direla beren estrategia komertziala definitzeko. Jendeak Google erabiltzen du horrela aukeratzen duelako, ez horretara behartzen zaielako edo ezin dutelako beste alternatiba bat bilatu, adierazi zuen Google-ko lege saileko presidenteordeak.

Salaketa honek ez die kontsumitzaileei lagunduko. Alderantziz, kalitate gutxiagoko bilatzaile alternatiboak modu artifizialean bultzatuko ditu, mugikorren prezioa igoko du eta jendeak nahi dituen bilatzaile zerbitzuak aurkitzeko lana konplexuagoa bilakatuko da. 

Alabaina, ez da honelako salaketak jasotzen dituen lehen aldia Google-entzat. Iaz, Europak ere zigorra jarri zion erakundeari honek egindako publizitate digitalagatik.