Estatu Batuak ileagatiko bazterkeria debekatzetik hurbil
CROWN (Creating a Respectful and Open World for Natural Hair edo Ile naturalentzat errespetuzkoa eta irekia den mundua sortzen) legea orain senatuan eztabaidatua izango da.
“Europar edertasun patroiarekin haustea eta estetika afrikar naturala bultzatzea da helburua. Beltzen edertasun aniztasuna ere ederra da”, adierazi du CROWN koalizioko Adjoa B Asamoah-k, .
Estatu batzuk jada lege zehatzak txertatuak dituzte bazterkeria mota honentzat, baina lege proiektu berria lege bihurtuko balitz ile bazterkeria arrazagatiko bazterkeriaren moduan tratatuko litzateke, giza eskubide zibilen lege federalaren barruan. Ileagatiko bazterkeria bereziki “afro” ilea, trentzekin edo rasta moduan eramaten dutenek jasaten dute.
Estatu Batuetako Ordezkarien Kamerak orain dela gutxi onartu du afrikar jatorria duten pertsonei, euren ile mota dela eta, hezkuntza eta lan aukerak debekatzen zaizkiela. Egitasmoa oraindik Senatuan eztabaidatu beharra dago, baina aurrerapauso bat da.
Neurria bonnie Watson Coleman-ek, New Jersey estatuko kongresuko lehen emakume afro-amerikarrak, bultzatu du. Coleman emakume afrikarren eskubideen defendatzaile sutsua da.
“Afro-amerikarrek ilea modu naturalean hazten uztea 'profesionaltasun gutxikotzat' hautematen da, besterik gabe, ez delako txurien edertasun estandarretara egokitzen. Afro-amerrikarron ilearen aurkako bazterkeria afro-amerikarron aurkako bazterkeria da”, adierazi du Coleman-ek proiektua onartu zela jakin ostean.

