Adventureland

Adventureland https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adventureland/@@download/image/2009944368ADVENTURELAND_Greg_Mottola.jpg
2012/12/13
kritika
Testua:
Aktoreak: Zuz: Greg Mottola. Akt: Jesse Eisenberg, Kirsten Stewart, Ryan Reynolds
Adventureland
Judd Appatow da umore estatubatuar berriaren aitabitxia. Haren itzalean hazi da Greg Mottola, Superbad (2007) komedia gazi-gozoaren zuzendaria. Unibertsitate ikasle harroxko baten bizipenak dakarzkigu Mottolak oraingoan. Europan barrena bidaiatzea du amets Jamesek, baina herriko jolas-parkean lanean igaro beharko du uda. Lagun onak ez ezik, bihotzeko neska ere aurkituko du bertan gazteak. Komedia arin eta entretenigarria da.