“ADRENALINA”

“ADRENALINA” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adrenalina/@@download/image/86p72kaotiko.jpg
2008/06/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
KAOTIKO
86.zenbakia
“ADRENALINA”
Zortzi urteko ibilbidea eta bosgarren diskoa. Kaotiko taldeak azkar egin ditu gauzak (azkar, baina ondo), eta ederki funtzionatzen duen biblia bat idatzi du bere inguruan (zertarako aldatu, beraz?). Adrenalina honetako 13 kantek biblia horri erantzuten diote: hor daude txapatutako gitarrak (politak dira Alcoholemia kantakoak), hor daude mid tempo azeleratuak, hor bi eta hiru ahotsetan egindako koro itsaskorrak (Infancia abestian, Bad Religionen gisa), eta hor daude, beti bezala, kantei ertz zorrotzak sortzen dizkieten gitarrak riffak. Adrenalina saio honek ez die hutsik egingo betiko jarraitzaileei.