Adosaturik ezean, lonja

Arazo handiek irtenbide irudimentsuak behar dituzte. Eta, etxebizitza lortzea da gaur egungo gazteok daukagun arazo handienetako bat. Hainbat herritan, ordea, alternatiba bat sortu da azken urteotan: lonjak etxebizitza bihurtzea, alegia. Zoritxarrez, honetan ere hasia zaigu espekulazioa.
Etxebizitza topatzea gero eta gatxagoa dela esaten da, baina ez da egia. Edonora begiratzen duzula ere, etxeak eraikitzen dabiltzala ikusiko duzu, Euskal Herrian hutsik dauden milaka eta milaka pisuak ez aipatzearren. Topatzea ez da gatxa, beraz, ordaintzea baizik.
Izan ere, kontua ez da gurasoen etxean aitite-amama izateko adinera arte irautea, nahiz eta, batek baino gehiagok, hartarako bidea hartuta daukan honezkero. Horregatik, zelan edo halan, bilatu egin behar da norberaren habia eraikitzeko modua. Zubipea ondo dago zapatu gaueko txisteetarako, baina arazoa apur bat serioagoa da hori baino.
Azken urteetan, Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan, irtenbide bat ematen hasi zaio etxebizitza arrunt bat ordaintzeko ezintasunari: lonjak etxe bihurtzea. Horretarako, Udaletxearen baimena behar da: izan ere, lonja guztiek ez dute balio, eta baldintza batzuk bete behar dira herri bakoitzak bereak dauzka-. Hala ere, askok topatu dute bizilekua ekimen honi esker.
Arrazoi estetikoak
Bizkaiko Getxo eta Gipuzkoako Orereta dira lonjetan etxebizitza egitea baimentzen duten udalerrietako bi. Bitxia bada ere, bai Getxok bai Oreretak, arrazoi harrigarri samarrak aipatzen dituzte erabaki horren zergatiak azaltzerakoan. Izan ere, gazteon ikuspegitik behintzat, hain larriak ematen ez duten arrazoiak daude oinarrian.
Euskal Herrian metro karratua garestien daukan udalerrietako bat da Getxo. Hala ere, bertako udaletxeak "arrazoi estetikoak eta hiriaren eraikuntza" aipatzen ditu lonjak etxebizitza bihurtu ahal izateko arrazoitzat. "Getxoko erdigunean, lonja gehienak merkataritzarako erabiltzen dira, baina beste auzo batzuetan ez. Hain zuzen, horrek eragiten du lonjak adreiluz itxita agertzea, horrek dakartzan estetika eta higiene ezarekin", diote udaletxean.
Oreretarren argudioak antzekoak dira. Elias Maestro hirigintza zinegotziak dioskunez, "merkataritzan erabiltzen ez diren lokalei irtenbide bat emateko hartu genuen erabaki hau, batez ere erdigunetik urruntxoago dauden zenbait auzotan. Bide batez norbaiti etxea lortzea erraztu badakioke, hobe", gaineratu du Maestrok.
Kontuak kontu, neurria oso ondo etorri zaio bat baino gehiagori. Orereta 2000. urtean hasi zen lonjetan etxea egiteko baimenak ematen, eta beraz, aitzindarietako bat da (Gipuzkoan Arrasate da, Maestrok esan digunez, gai honen gaineko araudi zaharragoa daukan udal bakarra). 2000 urtetik hona, Oreretan 200 etxe baino gehiago sortu dira modu honetan, eta hori ez da batere kopuru makala 39.000 biztanle eta 13.000 etxebizitza dauzkan hiri batean.
47 metro koadro
Itziar Alkorta 29 urteko sopeloztarrak lonja erosi zuen Getxon duela urtebete. "Bikotekidea eta biok elkarregaz bizitzen joan gura genuen, eta gauzak zelan zeuden ikusita, aukera hau aprobetxatu behar genuen".
Lonja erosi zutenetik, egokitze-lanak egiten dabiltza etxean, eta ez dira udara arte-edo bertara joango. "47 metro koadroko etxea da: sukalde-egongela bat, erdian barra amerikarra daukana, logela bat eta komuna". Ez du ematen, inondik inora, etorkizuna epe luzean planifikatzen hasteko lekua. "Argi daukat ez dela nire bizitzako etxea izango, aurrerapauso bat baizik", dio Alkortak. Horixe, bada. Nonbaitetik hasi behar da, eta beste alternatibak -40 urtera arte gurasoen etxean egoteak, alegia-, okerragoa ematen du.
Txipa aldatu gabe
Itziar Alkorta arkitektoa da ogibidez, eta badaki zer edo zer honetaz. Itziarrek dioskunez, "Euskal Herrian, oraindik oso gauza berria da espaloian bertan etxe baten atea ikustea, baina Europako beste hiri batzuetan, Amsterdamen esaterako, ohikoa da. Guk ez dugu txipa aldatu, baina gero eta gehiago zabalduko da ohitura hau".
Momentuz, hala ere, astiro dabil Alkortak iragarritako aldaketa. Elias Maestroren esanetan, "hau ez dago zabalduegi oraindik; izan ere, hainbat oztopo dago. Batetik, behin baino gehiagotan, jabetza-erregistroek ez dituzte egoitza hauek etxebizitza modura erregistratu nahi izan. Bestetik, banketxeak ere beldurrez ibiltzen dira kreditua emateko garaian, ez bada eskritura daukan etxea. Gainera, lonja bat bizitzeko erabil daitekeela esate hori, ez dator guztiz bat Jabetza Horizontalaren legearekin ".
Horretarako aukera ematen duten hirietan, gero eta baimen gehiago ari da eskatzen. Eta ez da harritzekoa, pisu arrunt baten eta lonja baten artean dagoen aldea ikusita. Itziar Alkortak, konparazio baterako, 85.000 euro inguruan (14 milioi pezeta, gutxi gorabehera) erosi zuen "etxea".
Hala ere, merkatuaren lege kupidagabeak badabiltza, gutxika-gutxika, euren diktadura ezartzen. "Lonja erosi nuenean" azaldu digu Alkortak "oso gutxik zekiten aukera hau zegoela. Orain jende askok eduki du horren berri, eta lonja saldu behar dizunak badaki bertan etxebizitza egin daitekeen ala ez. Beraz, prezioak izugarri garestitzen ari dira. Orain, 24 kiloren truke (alegia, 14.500 euro inguru) sal daitezke lonja batzuk".
Elias Maestro Oreretako zinegotziak baieztatu egin du Alkortak esandakoa: "Aukera hau baliatu zuten lehenengoek oso prezio onean erosi zituzten lonjak, baina gero prezioak igotzen hasi ziren, eta hala segitzen dute". Azkenean, oso serio hartu beharko da zubipera joateko alternatiba.

Bizilagun esaten zaien horiek berbaren bigarren zatia, lagun hori, sobera dago askotan- badaukate zer esanik lonja bat etxe bihurtzeko garaian. Itziar Alkortak dioenez, normalean ez dute gura izaten inork etxebizitza egitea euren azpiko lonjetan, eta makina bat oztopo ipintzen dute ura, gasa, argia eta abar sare orokorretik hartzeko.
Nondik dator jarrera hori? Auskalo, guk ez baitiegu inolako arazorik sortzen. Are gehiago, gehienetan hutsik egoten dira lonja horiek, saguz beteta, eta hori baino askoz hobea da hor etxe bat egotea, dio Alkortak.Elias Maestro Oreretako zinegotziak ere berba egin digu gaiaz: Bizilagun-elkarte asko kontra agertzen dira, eta sarritan, jarrera horren zergatia ez da oso argia izaten. Guk, hala ere, jabe-elkartearen onespena edukitzea eskatzen diegu.
Getxon antzeko zer edo zer gertatzen da: Udalaren baimenek ez dute balio komunitatearen arauek hartarako biderik ematen ez badute. Horregatik, guri baimena eskatu baino lehen, arau horiek ezagutzea komeni da, diote udal iturriek. Lonja ala pisu arrunt, argi dago etxebizitza lortzeko bidea oztopoz beteta dagoela.
Bestalde, etxebizitza bihurtzen den lonja komunitatearen zati da. Etxaurrea eta teilatua guztionak dira, eta, beraz, lonjan bizi direnek haiei dagozkien gastuak ordaindu behar dituzte. Batzutan, lonjara sartzeko atea, atari orokorraren barruan dago. Horrela bada, lonjatarrek gainerakoek bezala ordaindu behar dituzte eskailera, igogailua, argia

Itxura batean, pentsa liteke lonja bat etxetzat hartzen duten guztiak gazteak izango direla. Edo, gazte-gazteak ez badira ere, bai behintzat lehenengoz euren kontura bizitzen hasi direnak. Egia esan, hala da gehienetan, afera honetan diru-kontuek daukatelako zer esanik gehien. Dena den, ez dezagun pentsa hori kasu guztietan gertatzen denik.
Elias Maestrok gogorarazi digunez, etxe mota hauen abantailetako bat irisgarritasuna da. Kalearen maila berean egonik, ez dago eskailerarik, eta hori lagungarri da ezintasunen bat daukatenentzat edo adineko pertsona askorentzat. Aukera hau primeran etorri zaio bati baino gehiagori. Beraz, erosleen artean denetarik egon da, ez soilik jende gaztea.

Bizilagun asko, aurka

Gazteak bakarrik ez