Adolf Hitlerren gordelekua

Adolf Hitlerren gordelekua https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
albiste-laburra
Adolf Hitlerren gordelekua
Ketrzyn Polonian dago, eta II. Mundu Gerrako kokagune garrantzitsua da, bertan baitago Otsoaren gordezuloa izenarekin ezagutzen den gune militarra. 1941ean eraiki zuten Errusia erasotzeko asmoarekin. Adolf Hitlerrek erabili zituen kuartel militarren artean handienetakoa da; guztira ezkutuko 80 eraikin zituen eta horietatik 50 bunkerrak ziren. Gainera, elektrizitatea sortzeko instalazio propioa zeukan. Baina, batez ere, ezaguna da historia alda zezakeen gertaera historikoa bertan jazo zelako: Hitlerren kontra huts egindako atentatua 1944ko uztailaren 20an. Ostean, Hitlerrek gordezuloa suntsitzeko agindua eman zuen. Txikituta dagoen arren, uztailaren 20ko konspiratzaileak omentzeko monumentua da, eta urtero milaka bisitari izaten ditu.