Adiskide bat nuen

Adiskide bat nuen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adiskide-bat-nuen/@@download/image/adiskide_bat_nu_1385648082.jpg
2013/12/05
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Joxean Agirre
146.zenbakia
Donostian bizi den literatura irakasle baten aspaldiko lagunak, Garibaldik, bere buruaz beste egitea erabaki du adiskideen aurrean. Garibaldiren hiletan ezusteko galanta jasoko dute bertaratutako guztiek, eta kontua korapilatu egingo da, egoera ez baita dirudien bezalakoa. Hainbat gai josi ditu Agirrek liburuan eta erakargarria den kontakizuna sortu du, errealitatearen eta fikzioaren mugak jolasti eta trebetasunez zeharkatzen dituena.