Adiorik ez Marilyn

Adiorik ez Marilyn https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adiorik-ez-marilyn/@@download/image/2009621551marilyn_chambers_Behin_the_green_door.jp
2012/12/13
berria
error while rendering contentleadimage
Ilehoria zen, eta oso ederra. Marilyn izena zuen, baina ez zen Marily Monroe. Marilyn Chambers aktoreaz ari gara, apirilaren 13an, 56 urte besterik ez zituela, agur esan zigun ikono handiaz. 70eko eta 80ko hamarkadetan, Chambersek eta beste kamikaze batzuek zine pornoa katakunbetatik atera zuten eta aurre egin zieten AEBetako sektore kontserbadoreenei. Gaur egun, porno industriak galdua du garai bateko izaera kontrakulturala; hala ere, hor geratu zaizkigu Behin the green door (Artie eta Jim Mitchell, 1972) bezalako harribitxi beroak.