Adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxistaren inguruko filma finantzatzeko kanpaina abiatu dute

Adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxistaren inguruko filma finantzatzeko kanpaina abiatu dute Ostiralera arte egin daitezke ekarpenak, eta datorren astean hasiko dira grabatzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adineko-emakumeek-jasaten-duten-indarkeria-matxistaren-inguruko-filma-finantzatzeko-kanpaina-abiatu-dute/@@download/image/FRgHH6wXsAEQ3et.jpg
2022/05/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Ostiralera arte egin daitezke ekarpenak, eta datorren astean hasiko dira grabatzen.
Adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxistaren inguruko filma finantzatzeko kanpaina abiatu dute

Unibertsitatean ezagututako sei kide elkartu dira adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista azaleratzea helburu duen Muskil film laburra egiteko. "Ohituta gaude genero indarkeria beste testuinguru eta adin tarte batzuetan ikustera, eta gure proposamenak begirada beste puntu batean jartzen du", azaldu dute.

Filma 80ko hamarkadan kokatuko da, Muskil izeneko baserrian. Bertan adineko bikote bat bizi da, Ixabel eta Pedro. Pedrok tabernan pasatzen ditu egunak, eta, ondorioz, Ixabelek bakarrik lan egiten du baserrian. Egun batean, bizilagun berri bat iritsiko da, Luisa. Luisa eta Ixabel hobeto moldatzen diren heinean, Pedroren tratu txarrak areagotu egingo dira.

Filmeko aktoreak Iñake Irastorza, Jose Ramon Soroiz, eta Miren Arrieta izango dira. Gainerako lantaldea, berriz, honakoa izango da: Marina Perosanz zuzendaria, Eneko Goikoetxea zuzendari laguntzailea, Leire Llano produkzio burua, Sara Iriarte ekoizpena, Mikel Larrion argazki zuzendaria eta Natalia Berridi soinu zuzendaria. 

Dirua lortzeko kanpaina maiatzaren 13ra arte izango da martxan, eta bildutakoa filmeko gastuetara bideratuko da, hala nola, aktoreak ordaintzeko, sarien ekoizpena, kamera ekipoa, kilometrajea, cateringa, jantzitegia, atrezzoa, makillajea, ile-apaindegia eta produkzio gastuak. Ohiko moduan, sari jakinak dituzte egindako diru-ekarpenaren arabera. Finantzazio fasea amaitu ondoren, grabazioari ekingo diote hilaren 19tik 23ra. Jarraian, maiatzaren 30etik ekainaren 15era, posprodukzio faseari helduko diote eta sariak ekainaren 13tik aurrera jasotzea aurreikusten dute.