Adin txikikoak, preso

Adin txikikoak, preso https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adin-txikikoak-preso/@@download/image/datu_dantza_pre_1391437597.jpg
2014/02/10
albiste-laburra
5 gazte palestinarrentzat biziarteko espetxe zigorra eskatu du Israelek, ustez, kolono israeldar baten autoa harrika erasotzeagatik; gazteek, ordea, zerikusirik ez dutela diote, eta haien senideek nazioarteko justiziara jo dute laguntza eske. Giza eskubideen babeserako erakundeen arabera, adin txikiko 173 gazte daude uneotan Israelen preso, eta gehienek indarkeria fisikoa jasan dute atxiloketa unean eta itaunketa bitartean.