Adimena esperientzia berrietara irekitzeak errealitatearekiko dugun pertzepzio bisuala aldatzen du

Adimena esperientzia berrietara irekitzeak errealitatearekiko dugun pertzepzio bisuala aldatzen du Ikerketa baten arabera gure nortasunaren eta inguruan duguna hautemateko pertzepzio sentsorialaren artean konexioa dago. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adimena-esperientzia-berrietara-irekitzeak-errealitatearekiko-dugun-pertzepzio-bisuala-aldatzen-du/@@download/image/avatars-wide-promo_custom-bde4ba32e1ef5b0462ee1bf65a2d25f64eb26435-s1100-c15.jpg
2019/09/23

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Ikerketa baten arabera gure nortasunaren eta inguruan duguna hautemateko pertzepzio sentsorialaren artean konexioa dago.
Adimena esperientzia berrietara irekitzeak errealitatearekiko dugun pertzepzio bisuala aldatzen du

Kontzeptu eztabaidagarria bada ere, ezin ukatu nortasuna eta honen trazuak besteengandik ezberdintzen gaituwl eta aldi berean, gurekin antzekoak direnekin komunitateak sortzen laguntzen digula. Ikuspegi klinikotik psikologoek bost nortasun bereizten dituzte: kanporakoia, arduratsua, adeitsua, ezegonkorra eta esperientzia berriei irekita dagoena.

Esan guztiok ditugula nortasun guzti horiek, baina pertsonaren arabera bat beste guztien gainetik nagusituko da. Ideia honekin burutu zen Melbourne-ko (Australia) unibertsitatean 123 boluntarioekin ikerketa bat. Bertan nortasuna eta mundu ikuspegiaren artean konexiorik ba ote dagoen jakin nahi izan zuten.

Etsaitasun binokularra: Nola aukeratzen du gure garunak?
Etsaitasun binokularra pertzepzio bisualaren fenomeno bat da. Begi bakoitzak irudi ezberdin bat hautematen duenean gertatzen da. Esperimentu honetan partaide bakoitzari kolore gorriko figura bat erakutsi zitzaion begi batean eta kolore berdekoa bestean.

Oro har, pertsonek begien nagusitasuna alternatzen dute, gorrira edo berdera paseaz euren arreta etengabe. Ez direnez bi irudiak bateragarriak garunarentzat, bi irudietakoren bat blokeatzen du hautematen duguna eraldatuz. Honi, arreta faltagatik gertatzen den itsutasuna ere deitzen zaio.

Alta, ikertzaileak fenomeno bitxi batez ohartu ziren: “Esperientzia berrietarako” joera zuten partaideek lortzen zuten bai figura gorria zein berdea irudi bakar batean behatzea. Honetatik ikertzaileek ondorioztatu zuten “esperientzia berrietarako” joera zutenek nortasun bereizgarri bezala irudimentsuagoak direla eta estimulu hasiera batean ulergaitzak ziruditenak bakarrak balira bezala ikusi zitzaketela.

Ikerketaren buru izan den Anna Antinori doktoreak aipatu du gure garuna beti ari dela informazioa filtratzen. Adibidez, baliteke hitz hauek irakurtzen ari zaren bitartean konturatu gabe inguruan dituzun pertsonen ahotsei entzungor egitea, edo jarrita duzun abestiari edo kaleko autoen hotsa ez entzutea.

Pertsonalitatea ez da joera finko bat, identitate trazuak bezala eraikitzen joaten gara bizitako esperientzien arabera. Horregatik, esperientzia berrietara irekia egoteak gure begiak, literalki, ireki ditzake informazio gehiago eskuratzeko aukera eskainiz. Beraz, adi ingurura!