Adimen Artifizialean oinarritutako funtzio berria gehitu du Spotify-k

Adimen Artifizialean oinarritutako funtzio berria gehitu du Spotify-k Oraingoz Estatu Batuetako eta Kanadako erabiltzaile premium-ek soilik erabili hal izango dute “DJ” pertsonal hau. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adimen-artifizialean-oinarritutako-funtzio-berria-gehitu-du-spotify-k/@@download/image/SCAIYXTDDJEKLNPK3KOZC3SIX4.jpg
2023/03/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Oraingoz Estatu Batuetako eta Kanadako erabiltzaile premium-ek soilik erabili hal izango dute “DJ” pertsonal hau.
Adimen Artifizialean oinarritutako funtzio berria gehitu du Spotify-k
Funtzio berri honek algoritmoaren gomendioetan eta Adimen Artifizialean oinarrituta dagoen ahotsaren iruzkinekin abesti ezberdinen zerrenda osatzen du, esperientzia erabat pertsonalizatua eskainiz entzule bakoitzari.
 
Adimen Artifizialarekin sortutako DJ bat da finean. Tresna honen funtzio nagusia berriki argitaratu den musikaren errepasoa egitea da eta horrekin batera, lehendik entzundako, baina aspaldi entzun gabe dituzun, zure abesti gustukoeenekin uztartzea. AA DJ-ak zure gustuak kontuan hartuta abesti fluxu egokia eskaintzen dizu. Gainera, eguneratzen joango da eta zuk egindako iruzkinen arabera bere gomendioak zehatzagoak izango dira. Hala ere, gustura gelditzen ez bazara DJ botoia sakatu eta musikaz aldatzen du. 
 
Spotify erakundeak dio DJ funtzioaren lehenengo faseak (oraindik beta fasean dago) frogatu dutela entzuleak bere gomendio musikaletan oinarritutako zerrenda entzuten duenean, aukera gehiago dagoela bestela entzungo ez lituzketen abesti berriak entzutera animatzeko. OpenAI teknologiak, ChatGPT sortu zuen berak, entzuten ari zaren musika horri buruzko informazioa ere eskaintzen du ahots baten bidez.
 
Berriki, Adimen Artifizial sortzailearen kontzeptua denon ahotan dago, batez ere ChatGPT teknologia dela eta. Orain, teknologia hau musikaren mesedetan jarri du erakunde suediarrak, gure gustuen araberako musika berria ezagutzeko aukera eskainiz.