Adimen artifizialarekin lotutako manipulazio eta kontrol jokoan murgilduko zaituen soinu-fikzioa entzun dezakezu Guau plataforman
EITBk Test thriller psikologiko murgiltzailea estreinatu du Guau plataforman. Entzulea, gizakia eta adimen artifizialaren arteko kontrol- eta manipulazio-joko batean barneratzen duen sei ataleko audio-fikzioa da.
Adimen artifizialak gidatutako autobus istripu larri batekin hasiko da kontakizuna. Aditu batek azken belaunaldiko adimen artifizial bat aztertu beharko du, bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez zehazteko. Proba gisa hasten dena, ordea, manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtuko da. Entzuleak zalantza egingo du zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.

Soinu-fikzioak hiru pertsonaia nagusi ditu, eta Lorea Intxaustik, Joseba Apaolazak eta Ramon Agirrek jokatu dituzte rol horiek. Anartz Zuazua izan da aktore-zuzendaritzaz arduratu dena.
Oier Aranzabalek zuzendu du soinu-fikzioa, eta Xabier eta Martin Etxeberria anaiek idatzi dute gidoia. Soinu-banda originala Iban Urizar, Amorante, musikariak sortu du bereziki podcasterako. Arte zuzendaritza Alain Urrutiak egin du. ULU Mediak EITBrentzat ekoitzitako lana da, eta grabaketa eta nahasketa lanak Lasarteko ULU Estudioetan egin dituzte.
