Adimen Artifizial bidez sortutako Taylor Swift-en irudi esplizituak ugaritu egin dira teknologiaren erregulazioaren eztabaida irekiz
Irudi hauek askotariko sare sozialetatik zabaltzen hasi ziren, batez ere X plataforman. Dirudienez Swift-en irudi hauek 47 milioi aldiz ikusiak izan ziren 17 ordutan, X-ek ezabatu zituen arte.
Orain, egunak pasa diren honetan, X plataformak Swift izenaren bilaketa debekatu du eta baita argazkiekin lotutako bilaketak ere. Instagram eta Threads-ek bai onartzen dituzte Swift-en bilaketa, baina ohar mezu bat erakusten diete zehazki irudi horiek bilatzen dituztenei. X plataformak igorritako testuan esaten denez irudi horiek ezabatzeko lanean ari dira. Meta erakundeak ere igorri du komunikatua eduki hauek kondenatuz eta beharrezko neurriak hartuko dituela informatu du.
Bestalde, OpenAI-k ChatGPT bezalako plataformetan mingarria izan litekeen edukia sortzea mugatzen duela gogorarazi du eta debekatuta dagoela famatuak diren izenen irudiak sortzea, horien artean Taylor Swift-enak. Egun deepfake irudien %96 pornografikoak dira eta ia gehienetan emakumeak azaltzen dira Sensity AI erakundeak kaleratu duen txosten baten arabera.
Gertatutakoaren osean, AEBetako Etxe Zuriko bozeramaleak esan du sare sozialetako erakundeek rol garrantzitsua dutela informazio eta irudi okerrak ez zabaltzeko arduran, esanez beste aldera begiratzearen politikek batez ere emakume eta haurrei eragiten diela. Honen harira, hainbat politikarik deepfake irudiak sortzeagatik zigorrak ezartzeko lege berriak behar direla aldarrikatu dute.
Gertatutakoak hausnarketa garrantzitsu batera garamatza: Hau Taylor Swift-i gertatzen bazaio, munduko emakume ahaltasunetariko bati, beste emakumeok zer? Geroz eta ohikoagoa da honelako egoera antzekoengatik emakumezkoek salaketak ipintzea. Noraino iritsiko gara?
