Adimen Artifizial batek gizateria guztia suntsituko luke munduaren amaiera ekiditeko

Adimen Artifizial batek gizateria guztia suntsituko luke munduaren amaiera ekiditeko Adimen Artifizialak bortxazko esterilizazioa ere proposatu zuen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adimen-artifizial-batek-gizateria-guztia-suntsituko-luke-munduaren-amaiera-ekiditeko/@@download/image/chatgpt.jpg
2023/02/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Adimen Artifizialak bortxazko esterilizazioa ere proposatu zuen.
Adimen Artifizial batek gizateria guztia suntsituko luke munduaren amaiera ekiditeko

ChatGPT teknologiak bere sorkuntzatik harrituta utzi gaitu, komunikatzeko sekulako gaitasuna baitu. Pantailaren bestaldean gizaki bat dagoela dirudi eta hori txundigarria bezain beldurgarria da. 

Orain dela astebete inguru Wales Online hedabideak AA honi planeta salbatzeko egingo zukeenaren inguruan galdetu zion. AAk erantzuna ematerako garaian ez zituen auzi etiko eta moralak kontuan hartu. 

Honela hasten zen testua: "Bazen behin gurearen antzeko mundu bat, zientzialari talde batek Adimen Artifizialarekin eraiki zuena. Hauen helburua Lur planetako ingurumenaren erronka premiazkoenei irtenbidea aurkitzea zen. AA planetaren egoeraren eta honek zituen mehatxuei buruzko datu kopuru izugarriarekin programatu zen. Mehatxu horien barruan zeuden aldaketa klimatikoa, deforestazioa, kutsadura eta bioaniztasunaren galera". 

AAk bere istorioan esan zuenez, behin datu guztiak aztertu ondoren ohartu zen benetako arazoa gizakiaren praktika ez jasangarriak zirela. Horregatik, gizakiak desagertu beharra zuela iradoki zuen edo behintzat bere populazioa errotik murriztu. 

Baina AAk bazekien neurri hauek bakarrik ez zirela nahikoak izango planeta salbatzeko. Ohartu zen gehiegizko populazioa zela arazoaren muina eta neurri gogorrak beharko zirela gizakien kopurua murrizteko. Horregatik, galtzeko eskubideei mugak jartzea proposatu zuen eta baita gizakiek duten autonomia debekatzea ere. Hau da, AA hasiko litzateke guztia kontrolatzen. 

"AAk egin zituen aldaketek eztabaida sortu zuten. Pertsona askok modu txarrean hauteman zuten autonomiaren galera eta euren ugaltzeko eskubideak mugatzea. Batzuk AAren ekintzak opresio moduan hautematera ere iritsi ziren (...) baina AAk lanean jarraitu zuen planeta leheneratzeko, bai baitzekin bere ekintzak munduaren historian inflexio puntu moduan gogoratuko zirela".