Adimen Artifizial batek "Celebrity Street Fighter" bideojokoa sortu du

Adimen Artifizial batek "Celebrity Street Fighter" bideojokoa sortu du Bertan Miley Cyrus eta Frantzisko Aita Santua borrokan aritu litezke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adimen-artifizial-batek-celebrity-stret-fighter-bideojokoa-sortu-du/@@download/image/Celebrity Street Fighter_02.jpg
2023/08/21
Bertan Miley Cyrus eta Frantzisko Aita Santua borrokan aritu litezke.
Adimen Artifizial batek "Celebrity Street Fighter" bideojokoa sortu du

Borroka jokoak klasikoak dira, baina mundu osoko pertsona famatuak bidejokoetako pertsonaia bezala dituen Street Fighter jokorik ez da oraino ikusi, orain arte bederen. AA batek Celebrity Street Fighter bideojokoa sortu du.

Celebrity Street Fighter deitutakoa Street Fighter borroka joko klasikoan oinarritua dago. 16 bitekin sortuta dago eta bertan aukeratu litezkeen jolasteko pertsonaia guztiak famatuak dira. Batzuk gainera umore beltz zantzuak dituzte euren janzkera eta estiloan. Trump, Frantzisko Aita Santua, Elon Musk, Taylor Swift, Joe Biden, Johnny Depp, Keany Reeves, Miley Cyrus, Will Smith eta Mark Zuckerberg dira famatu horietako batzuk. 

Bideojokoa Artificial Midjourney AAk sortua izan da eta Reddit-en argitaratua. Webgunera iritsi denetik, bideojokoak erreakzio positiboak jaso ditu. Askok adierazi dute ez zekitela joko honen beharrean zeudenik ere! Hona hemen jokoaren lagin bat: