Adi orraitzei fobia badiezu: COVID-19aren aurkako txertoa hauts formatuan etorri liteke

Adi orraitzei fobia badiezu: COVID-19aren aurkako txertoa hauts formatuan etorri liteke Iconovo suediar erakundeko zientzialariak, inhalagailuen ekoizpenean adituak direnak, egungo COVID-19aren aurkako bertsio merkeago bat eta aplikatzeko errazago bat garatzen ari dira. Onena: ez litzatekeela injekzio bidez izango, hauts formatuan baizik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adi-orraitzei-fobia-badiezu-covid-19aren-aurkako-datorren-txertoa-hauts-formatuan-etorri-liteke/@@download/image/Banner_vacunapolvo-1160x619.jpg
2021/07/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Iconovo suediar erakundeko zientzialariak, inhalagailuen ekoizpenean adituak direnak, egungo COVID-19aren aurkako bertsio merkeago bat eta aplikatzeko errazago bat garatzen ari dira. Onena: ez litzatekeela injekzio bidez izango, hauts formatuan baizik.
Adi orraitzei fobia badiezu: COVID-19aren aurkako txertoa hauts formatuan etorri liteke

Honela, laster koronabirusaren aurka immunizatzeko garaian bi aukera egongo dira: txerto bidez edo hauts lehor bidez. Beraz, orratzei beldurra diezunetako bazara, kezka bat gutxiago izango duzu hauek merkaturatzean, koronabirusaz bakarrik arduratu beharko duzu!

Honela, ez da beharrik izango hotzetan mantentzeko txerto likidoa bezala. Asmaren inhalagailuetan erabiltzen den antzeko hauts honek pandemiaren aurka egiteko modua erabat aldatu lezake. Izan ere, pertsona bakoitzak bere burua txertatu lezake, osasun langileen beharrik gabe. 

Gaixotasunaren proteinen ekoizpenaren bitartez (metodo berria da ez duena DNArik behar bere formulazioan), hautsa 40 gradutik gorako tenperaturak jasateko gai da. Gainera, bertsio hau askoz ere merkeagoa da, ekoizteko errazagoa eta baita hartzeko ere.

Iconovo erakunde suediarra ari da honen garapenean. Inhalagailu bat izango du, pospolo kaxa bat dirudiena, eta bertan egongo da hautsa. Beraz, merkea eta aplikatzeko erraza izateaz gaindi erraz garraiatu liteke.